Venezia

Veronako tren-geltokiko trenbideak, nasatik ikusita.

Espero bezala, Veneziako logela kaskarra da oso. Viktor izeneko morroi batekin konpartitu behar dut, eta hau ez dago batere konforme “hotelaren” funtzionamenduarekin: gela uzten den bakoitzean giltza utzi behar da; berandu bezala goizeko ordubatetan itzuli behar da; ez dago hozkailurik bere esne botila gordetzeko, eta beraz zerealak eta esnea erosteaz damu da.

Kalean jende andana dago, beti bezala. Noizbehinka mozorratutako jendea ikusten da, batez ere San Marco plazan. Baina kutreak ere badaude: Edurne Zuri, Batman…

Bi gizon mozorroak jantzita, San Marco plazan, Florian te-areto ezagunaren parean.

Bazkaria pizza zati bat izan da, eta afaria beste pizza bat, erraldoia. Tokiak nahiko arrakasta zuen prezioei ezker, baina zerbitzua ere kobratzen zuten, amaieran ikusi dudanez.

Bihar Murano eta Buranora joango naiz goizean, eta arratsaldean San Marcora joango naiz berriro. Inork hemengo zerbait nahi baldin badu, esan dezala eta ahal dudana egingo dut.


Argitaratua

hemen:

,

nork:

Etiketak:

Iruzkinak

3 erantzun “Venezia” bidalketan

  1. Maite

    Zihuraski, nire Musa de la Musica Helenistactuala (eta Unairen terminoa kopiatu behar dut hemen hoberik ez baitago) bezain originala and handmade ez duzu aurkituko. ezetz!

    Nik mutiko polita eta jatorra nahiko nuke, nongoa edo zertara dedikatzen den ez zait inporta (siempre y cuando no atente contra los derechos de otros seres vivos!)
    ala, topaztazu!
    ;D
    ah! ta aktoresa ere ez mesedez…

  2. Juli

    No Casanovas? Bring us all the pictures you can!

  3. mmm pizza!
    eta zu zertaz mozorrotu zara?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude