
Goibel samar esnatu du egunak, eta euri azpian ibili gara [Dublingo] gazteluraino.
Lehenago Stephen Green eta Iveagh parkeetan egon gara, azken hau oso atsegina eta Londreseko dffer parkea gogorarazi dit. Arrosen lorategia ere bazuen.
Ez gara gazteluan bertan sartu, baina bai bertako lorategia ikusi. Lurrean marka batzuk daude, eta kondairak dio ezdakitnork hil zituen sugeak direla. Hari esker, Irlandan ez dago bekaturik.
Lorategien alde batean esposaketa gune bat dago, familia ingeles batena. Goian, balkoi bat du, eta pentsatzen genuen argazkiren bat egin ahal izatea, baina ez du merezi, ezin baita ezer ikusi han goitik.
Udaletxearen eraikina gazteluaren behe aldean dago. Egoitza sinbolikoa da, eta barrura sartzea dago halleko kupula ikusteko. Gida batzuetan gomendatuta datorren arren, niri ez zait aparteko ezer iruditu, bai ordea inguruko eraikinak, eskuz egindako adreilu gorriz eraikitakoak.



Christ Church katedrala ere gertu dago, baina kanpotik baino ez dugu ikusi. Liffey ibaia zeharkatu eta ibilbidea apur batean jarraitu ondoren, O’Connell kalean gora egin dugu, bazkaltzeko tokiren baten bila.
Azkenean hotelera itzultzea erabaki dugu, eta gelan bazkaltzea.
Arratsaldean dendaz denda ibili gara, baina ez dut gogoko ezer topatu. Gustatuko litzaidake Irlandako errugbi selekzioko kamiseta bat erostea. Errugbikoal ez, baina futbolekoak egon badaude. Bigarren aukera izango da.
Afaltzeko Legal Eagle jatetxera joan gara. Bi ordu lehenago, enkargatu dugunean, mahai bakarra eskaini digute, gainerakoak beteta izango balituzte bezala. Hanka luzeko eta bizkarrik gabeko aulki horietakoa.
Afaltzera joan garenean, ordea, jatetxe erdia hutsik zegoen, eta ez da gau osoan bete. Zergatik ezin genuen beste mahai batean afaldu?
Janaria ondo zegoen, ohiko pubetan baino landuagoa zen.