Etiketa: italia

  • Arrivederci

    Etxera itzultzeko hegaldia joatekoa baino askoz hobea izan zen, turbulentziarik gabea;  goizeko 4etan izara zahar eta urratuen artetik jaikitzea, ordea, nahiko desatsegina iruditu zitzaidan. Bueltako bidaia azkar egin nuela uste dut, hegazkina 7etan irten zen eta eguerdiko ordubietan etxean nengoen jada. Gasteizko inauteri zoragarriek tranbia eta autobus zerbitzurik gabe utzi nindutela ere kontutan hartu behar […]

  • Inauteriak Venezian

    Viktor eta biok Muranora joan gara 10etako vaporettoan. Baina, dakizuenez, Muranon beira baino ez dago, eta, oso koloretsu eta erakargarria izan arren, erosteko asmorik ez genuenez, Buranora joan gara. 45 minutu irauten du bidaiak. Kale garrantzitsuenak ikusi ondoren –2 baino ez ditu– jatetxe batera joan gara. Kanpoan bazkaldu dugu, eguzkitan baina hotz. Irla hauetako toki […]

  • Venezia

    Espero bezala, Veneziako logela kaskarra da oso. Viktor izeneko morroi batekin konpartitu behar dut, eta hau ez dago batere konforme “hotelaren” funtzionamenduarekin: gela uzten den bakoitzean giltza utzi behar da; berandu bezala goizeko ordubatetan itzuli behar da; ez dago hozkailurik bere esne botila gordetzeko, eta beraz zerealak eta esnea erosteaz damu da. Kalean jende andana […]

  • Afaltzera gonbidatu naute

    Azkenengo gaua da Bolzanon. Gaur kamara hartu eta argazki batzuk egin ditut goizean, arratsalderako hodeiak espero nituelako. Baina azkenean arratsaldea eguzkitsua izan da. Ez dut txamarra erosi, ez baitzen txamarra, jaka baizik. Eta ez zegoen prest eurirako. Hemen ikusi dezakezue. Ez dut gauza askorik egin. Italiako telefono zenbaki bat erosi dut (+393488008807). Gauean ikasle talde […]

  • Bolzano

    Bolzanora etorri naiz. Herri txiki bat da Italia iparraldean. Hala ere hizkuntza nagusiena alemana da. Aitzinean Austriak bereganatu zuen eta egun lan publikoetarako alemana ezinbestekoa da. Hemengo dendan txikiak eta goxoak dira. Chamonixen antzera, denda gehienak karrerapean ezkutatuta daude eta galeria asko ere badaude. Timberland denda batera sartu naiz eta bihar agian txamarra bat erosiko […]