Santander

Bihar Italiara noa. Hegazkina Santanderretik irtengo da eta jada hotelean nago goizeko 7etan autobusa hartu behar dudalako. Milanera iritsiko naiz 12ak aldean.

Batzuek gogoratuko duzuenez, 2009ko abenduan antzeko zerbait egin nuen: Londresera joan nintzen nire kasa. Baina egia esan bidaia hau desberdina izango dela ziur nago.

Aurten ere hotz izango naiz, eta hegazkinak elurraren erruz aterako ote diren zalantza izango dut honetan ere. Baina Londresek nigan pizten zituen ilusio, kezka eta ezinegon horiek ez dira agertu.

2009ko bidaia oso garrantzitsua izan zen niretzat. Bakarrik egin nuen lehen bidaia izan zen. Hiria erabat ezezaguna zen, eta nire ingeles kaskarra nahikoa izango ote zen galdetzen nion nire buruari Erresuma Batuko hiriburuan bost egunez bizirauteko.

Egia da Londresen S.B.en laguntza jaso nuela, babestuta sentitzen nintzen; ezer gertatuz gero berari deitzea neukan eta ordubete baino denbora gutxian ikusiko ginen. Hala ere aitortu behar da bere ingelesa zikinegia zela, scouse deituriko hizkeran hitz egiten zuelako –Mersyside ingurukoa–, eta azkenean ni nintzen ingelesez hitz egiten zuena, bera ez baitzuen inork ulertzen.

Hoteletik gertu metro geltoki bat banuen ere, galdu eta ordubete behar izan nuen hotela aurkitu arte, bainontzian beste norbaiten atzazalak zituen hotel hori. Bilbora itzultzeko hegazkina atzeratu zen, eta han ibili nintzen aireportuko langile batzuei galdezka ea ba al zekiten non zegoen nire hegaldia.

Behar bada Londreseko bidaia hobeto antolatu nezakeen denbora gehiago aprobetxatzeko, baina ez naiz damu: galdu eta aurkitu nintzen, hiri ezezagun batean bost egun igaro eta moldatu nintzen, galdetzeko ausardia eduki nuen eta nire ingelesa ez zela hain kaskarra konturatu nintzen. Biziraun nuen.

Gutxi izango balitz Mumford&Sons taldea deskubritu nuen, azken aurreko gauen McDonald’s batean patata frijituak jaten nituen bitartean irratian entzunda. Eta ziur asko munduko hiri zoragarrienetariko bat ezagutu nuen.

Italiatik ere bizirik itzultzea espero dut. Ez dut uste hainbeste gustatuko zaidanik, ordea. Janaria ez da arazoa izango, eta hizkuntza ere ez litzateke izan beharko, baina italiarren izaera espainarrenaren antzekoa dela esango nuke. Harroputz, azkar, espabilatu eta timatzaile (edo saltzaile on) ospea dute; ea nire aurreiritziak aldatzen ditudan.

Britainiarrak oso arraroak izan arren atseginak izan daitezkela ikusi nuen eta 2011an itzuli ginenean, pare bat aldiz laguntza eskaini ziguten kalean, guk ezer ez galdetu barik.

Hauek dira buruan ditudanak Santanderretik irten baino lehen. Ikusiko dugu itzultzen naizenean zer edo zer aldatu den.


Argitaratua

hemen:

,

nork:

Etiketak:

Iruzkinak

2 erantzun “Santander” bidalketan

  1. Autobusez Santander-Milan?
    eta oso azkar gainera…

    Bidai ona egin eta ondo pasa!

  2. maite

    ”Xabier Requejo munduan zehar”by Xabi Requejo liburua eraikitzen, polikipoliki. I like it. Madriletik animoak eta maitasuna, hemen hotz handia egiten du eta. I rather have you express your anger than grow some nasty tumor, so please yell and be rude when you have to, you are in Italy anyways!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude