Bolzano

Bolzano-Bozen hiriko kale bat. Etxeak kolorez margotuta daude: horixkak, berdeak, urdinak…

Bolzanora etorri naiz. Herri txiki bat da Italia iparraldean. Hala ere hizkuntza nagusiena alemana da. Aitzinean Austriak bereganatu zuen eta egun lan publikoetarako alemana ezinbestekoa da.

Hemengo dendan txikiak eta goxoak dira. Chamonixen antzera, denda gehienak karrerapean ezkutatuta daude eta galeria asko ere badaude. Timberland denda batera sartu naiz eta bihar agian txamarra bat erosiko dut. Harrodsen erositakoa ere ikusi dut, baina ez nire neurrikoa. Mendiko herri bat izan arren, denda gutxi daude mendiko arropa saltzen dutenak. Kontutan hartu behar da hemen ia ez duela elurrik egiten, eta tenperatura ere ez da Milanen bezain hotza. Kaleak harrizkoak dira, eta oso trafiko txikia dago.

Bolzanoko unibertsitatean bazkaldu dut, makarroi platerkada handi bat. Unibertsitatearen inguruan bizi da herria. Edozein hizkuntza ikasi daiteke unibertsitatean eta azterketa ere doakoa da. Bihar ere hemendik ibiliko naiz. Argazki kamera aterako dut baina euria egingo duela entzun dut.

Ez dakit zer afalduko dudan, baina jatetxe batzuk daude, edo merkatuan zerbait eros dezaket.


Argitaratua

hemen:

,

nork:

Iruzkinak

5 erantzun “Bolzano” bidalketan

  1. juantxu

    Atzo baino umore hobeagoaz ikusten zaitut. Hemendik euripean pasa dugu egun osoa, hotza eta euritsua. Ondo izan!

  2. Maite

    Herri polita dirudi!
    Agian unibertzitateagatik, ikasle ambientea beti polita da.
    Zelako inbidia italiar jatetxeak! MMMM

  3. Juli

    Your trip is the envy of us all! I agree with Maite, the thought of a plate of steamy lasagna should take away the shivers! Take care!

    1. xabirequejo

      Actually we the poor people can’t afford any steamy lasagna but a cheap pizza at the university and some apples i got yesterday at the market. But i’m having hot food twice a day.

      1. Maite

        twice a day is better that espected!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude