Metro madarikatua

HutsikApirilaren 25a. Bi hilabete Surrey Quays-ra iritsi nintzela eta, zorionez, kontratua amaitu zait. Ospatzekoa da hori. Itzuli didaten fiantzarekin baita ondo ospatzekoa ere! Baina ingurua hainbeste gustatu zitzaidanez, gertu geratzea erabaki dut. Suzanne irakasleak inguru ez oso segurua dela esan arren.

Oraingo gela garestiagoa da, bai; baina bikote batekin baino ez dut konpartitzen pisua. Lehengo gela metrotik gertuago zegoen, bai; baina ez zituen bizitzeko baldintzak betetzen. Oraingoa duela gutxi berriztu zen eta oraindik egoera onean dago. Moketa nazkagarria atzean utzi dut eta bikoteak sukaldeko trasteak garbitzen ditu, ez lehengo etxeko drogazale horiek bezala.

Kontua da metro geltokia bera dela. Eta hori ona eta txarra da. Overgrounda Surrey Quays-etik Canada Water-era, Jubilee orduan Bond Street-eraino, eta amaitzeko Central Notting Hill Gate-era iritsi arte. Baina Bond Street geltokia itxi dute eta ez dago aldaketa bertan egiterik.

DelaysMetro ibilbidea aldatu behar izateak gehi geltokitik urrunago bizi izateak, lehen ordu erdiko bidaia zena orain ordubetekoa bihurtu du. Eta ezin asmatu linien konbinaketarekin: Surrey Quays + Canada Water + Waterloo + Oxford Circus = Notting Hill Gate, edo Surrey Quays + Shadwell + Bank = Notting Hill Gate, edo Surrey Quays + Canada Water + Westminster = Notting Hill Gate, edo Surrey Quays + Green Park + Oxford Circus = Notting Hill Gate. Zoratzekoa. Ordu horietan, gainera, metroa gainezka doa. Baldin badoaz, askotan arazoak egoten baitira, atzerapenak eraginez.

Bada, orain, horri guztiari, metroko langileen greba gehitu behar zaio. Metroko langile kopurua murriztu nahi dute eta iritzi publikoa alde izateko, egunean 24 orduz martxan izango dutela diote arduradunek (Metroa erdi publiko, erdi pribatua da), Londreseko jendea bat ez badator ere. Izan ere, autobusak 24 orduz dabiltza eta horrekin nahikoa dela uste dute. Primeran iruditzen zait greba egin dezaten etorkizuneko langile eta oraingo erabiltzaile bezala, baina gurasoak datozen egunetan izan behar al da?


Argitaratua

hemen:

,

nork:

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude