London: lehenengo eskola eguna

IMG_20140120_135358Bitxia da etxeko emakume hau. Argi guztiak piztuta utzi ditu biok sukaldean gauden arren. Sukaldea berriztatu berria da baina hainbat gauza falta dira: ke-erauzgailua (kanpaia) esaterako. Beraz, ke eta lurrun guztiak ateratzeko leihoa irekita dago, sukaldean ez ezik, gainontzeko beste geletan ere. Apostu egingo nuke berokuntza zentrala duela.

Afal ondoren dutxatu eta ohera joan naiz. Saiatu naiz leihoa ixten baina pieza bat falta zio, eta azkenean jabeari esan diot. Hotz ote naizen galdetu dit. Bestela berari esateko eta berogailua piztuko didala. Oheak bi edredoi ditu eta ez naiz hotzik izan. Etzan eta berehala konturatu naiz leiho finek pasatzen uzten duten trafiko zaratak ez dituela beste ikaslearen zurrunga hotsak estaltzen. Lastima.

Goizean eskolara joan eta han sartu gaituzte Brasilgo neska bat eta biok beste hiru brasildar eta frantses batekin. Etxekoarekin gertatzen zaidana errepikatzen da eskolakoarekin: ez dakidala noiz ari diren ingelesez eta noiz frantsesez, egiten dituzten soinuak berdin-berdinak direlako. Berehala galdetu dit ea nongoa nintzen, desesperatuta, hainbeste brasildarrekin bereizirik sentitzen baita.

Bukatutakoan, buelta bat eman eta etxerako bidean sandwich bat (tomate eta gazta sandwicha) eta koka-kola bat erosi ditut, etxean jateko. Karpeta utzi eta berriro atera naiz kalera, Royal Albert Halleraino joan naiz hain zuzen ere. Fisikoki nekatuta egon arren, gehiago ikusteko prest nengoen, baina berehala iluntzen du hemen. Etxera bueltatu eta etxerako lanak egin ditut besteen zain nengoen bitartean. Gaurkoan pasta afaldu dugu.

Ezer berezirik gertatzen ez bada, bihar ez dut idatziko. Argazkiak hona igotzen ari naiz.


Argitaratua

hemen:

nork:

Etiketak:

Iruzkinak

Erantzun bat “London: lehenengo eskola eguna” bidalketan

  1. Trafikoaren aurka igerilekuan erabiltzen ditugun belarri-estalkiak ondo etorriko zaizkizu, baita ondokoaren zurrungak ahazteko ere. 😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude