Kategoria: bidaiak
-
Liverpool: ostirala
Wirraleko penintsulan badago ibilbide zirkular bat. Ez dut ibilbide osoa ezagutzen eta uste dut ez dudala inolako interesik, baina badago erakartzen ninduen zati bat. Urteak dira Leasoweko hondartzaren argazkia ikusi nuenetik Flickerren (ca 2006), baina ez zait ahaztu. Eta Seacombe-tik irten eta West Kirby-ra ailegatzen den ibilbidea bertatik igarotzen da. Berandu hasi naiz, ez dudalako […]
-
Liverpool: osteguna
Hamabietan etorri da Shaun gaur. Denbora gutxi ezer handirik egiteko baina ikusi ditugu oraindik bota gabeko portuko biltegi zaharrak. Berregiten ari dira, luxuzko etxebizitza saltzeko ondoren, ziurrenik. Albert kaian bazkaldu dugu sandwich bana, eta bera etxera joan da ni itsas-museoa ikusten gelditu naizen bitartean. Itsas-museo izena duen arren, oso enfokatuta dago gerra garaiko garraioari eta […]
-
Liverpool: asteazkena
Gelako katilu eta kettlea baliatuz eta ondoko supermerkatuari esker, hoteleko gelan gosaldu dut. Mareak gora egin du eta ez dago hondartza luzearen arrastorik. Ostiralean ikusiko dut gertutik, baina espero dut haizea moteltzea, bestela desatsegina izango da oso. Trena hartuta Liverpoolera itzuli naiz. Maleta utzi eta inguru komertzialera gerturatu naiz, bazkaltzeko Shaun etorri den arte. Etxe […]
-
Liverpool: asteartea
Bart ilunetan ikusi nuena, egun argiz berrikustea erabaki dut. Hitz egiteko modu bat da, noski, esaerak dioen bezala “abenduko eguna, argitu orduko iluna” bete delako. Arratsaldeko ordubietan egin du eguzkiak laino artetik irteteko saiakera —lehena eta bakarra—. Orduan izan da ibaiadar ertzeko paseoa amaitutzat eman eta bazkaltzeko garaia zela erabaki dudanean. Ez dut larregi luzatu […]
-
Liverpool: astelehena
Ez, ez nintzen garaiz iritsi. Hegazkina ordurako irten izan balitz, bai. Baina trenak alde egin zidan eta aireportuko tren geltokiko aulki hotzetan eseri naiz, zer egin ez nekiela. Eskale batek ticketen makinaren atzean lotan zegoen beste bati desodorantea kentzen ikusi dut, eta poliziak errieta egiten. Entretenimendua bermatuta zegoen, baina hotz handiegia egiten zuenez, aireportura sartu […]