Londresera iritsi nintzenean gauza batek harritu ninduen: zenbat maleta ikusten ziren. Kalean jende ugari dabil maletaren bat arrastaka toki batetik bestera eta denda askotan saltzen dituzte. Zergatik hainbeste maleta? Hamar hilabete eta gero, hona hemen aukera batzuk:
- Hirira iritsi berri edo alde egiten ari zara
- Ustez gela hobeagoren batera zoaz
- Arropa garbitzera edo lehortzera daramazu garbitoki batera
- Supermerkatuko poltsak mehegiak dira erosten dituzun produktu astunentzat
- Dantza lehiaketa batean parte hartzen duzu eta aldatzeko jantziak daramatzazu
Horietako batzuk nire azalean bizi izan ditut. Beste batzuk, ez. Baina guztiak dira egia.
Utzi erantzuna