Etiketa: london

  • Zailtasunak zailtasun

    Hainbeste gauza esan nitzake hemengo bizitzaz baina hain zaila da horiek azaltzea…! Hori da hitz egokiena: zaila. Zaila da ulertzea autoak eskumako errailetik datozela eta ezkerrekorik doazela; gauza bera igeritokian. Baina eskailera mekanikoetan, eskumako aldea da alde motela eta ezkerretik aurreratzen da. Eta espaloian ez dago asmatzerik, baina eskumako aldea joatekoa dirudi, eta ezkerrekoa, etortzekoa. […]

  • Bi aste Londresen

    Bigarren astea pasa da eta apenas egon da aldaketarik. Eskolan morroi berri bat dugu eta espainola izan nadin nahi du. Gaurkoan jolas bat egin dugu: tipo hau eta Alexia lan bila ari ziren, eta ni elkarrizketa ari nintzaien egiten. Guztia lotu du sexu eta emakumeen bortxaketekin eta, imajinatzen duzuenez, ez diot lana eman. Bere azken […]

  • Errepidepean

    Argazki honek 2006ko World Press Photon ikusi nuena ekarri dit gogora, errepide zaratatsu baten azpian kirola egiten, ateri, noizean behin erortzen diren itofin zikinengatik izango ez balitz.

  • London: lehenengo eskola astearen amaiera

    Hotz egiten du, baina eskolara joateko ibiltzen ematen ditudan 25 minutuek berotan mantentzen naute, batez ere Notting Hill muinoa zeharkatu behar dudanean. Thais eta Adrian-en azken eguna izan da. Thaisek argazki bat egin du Jonny irakaslearekin. Astelehenean eskolara itzuliko da Brasilera. Adrianek lan-elkarrizketa bat dauka asteazkenean. Eskola tartean daukagun minutu horietan Jonnyk ondoko ikurrina erakutsi […]

  • London: lehenengo eskola eguna

    Bitxia da etxeko emakume hau. Argi guztiak piztuta utzi ditu biok sukaldean gauden arren. Sukaldea berriztatu berria da baina hainbat gauza falta dira: ke-erauzgailua (kanpaia) esaterako. Beraz, ke eta lurrun guztiak ateratzeko leihoa irekita dago, sukaldean ez ezik, gainontzeko beste geletan ere. Apostu egingo nuke berokuntza zentrala duela. Afal ondoren dutxatu eta ohera joan naiz. […]