Kategoria: bidaiak
-
Pirinioak 2018: uztailak 19
 Autoa Cadaqués-eko aparkalekuan utzita Cap de Creuserako bideari ekin diogu. Berandu ez bazen ere gogor berotzen zuen eguzkiak eta herri turistikoaren hondartzak goiz bete dira jendez. Guk ordea, kontrako ibilbidea egin dugu: herritik kanporuntz joan gara, Dalíren etxetik pasatuz, amaierako itsasargiaren bila. Bidearen ohar guztiak inprimatuta, eskuan eramateagatik, eta hamaika aldiz irakurri izanagatik, galdu […]
-
Erraldoia
Jan Bicker (1595-1653) merkatari, armadore, ontzigile, eta burgumaisuak –edo orduko alkateak– 1610 eta 1615 artean Amsterdameko portua handitzeko lanetan sortutako hiru irletako bat erosi zuen 1631. urtean: Bickerseiland. Bertan eraikiarazi zuen etxebizitza, dorre altu batekin, bere itsasontziak Amsterdamera iristen ikusi nahi zituelako. Izan ere Jan, Gerrit aita bezala, ontzi konpainia baten jabe zen eta Levante […]
-
Amsterdam, uztailak 23
Igandea. Astearen amaiera izateaz gain gure bidaiaren amaiera ere bada. Gauza ugari bagenituen ere ikusteke, ez da guztientzat denbora nahikorik egon. Normalean baino apur bat beranduago jaiki gara eta goizeko orduak paseoan eman ditugu, bakoitza bere kasa. Nik Paradiso antzokia bisitatzeko aprobetxatu dut. Hotelera berriro, gela utzi eta bazkaltzeko. Arratsaldean, beste paseo bat eman dugu, […]
-
Amsterdam, uztailak 22
Atzoko Josebaren begiko ebakuntzaren ondoren, gaur medikuak deitu du eta kontsultara joan zedin eskatu dio, ea nola zegoen ikusteko. Josebak itzalak baino ez ditu ikusten begi horrekin. Gasaren eraginez da hori. Begia gorri dauka eta malkoren bat erortzen zaio noizean behin. Juantxu eta biak kontsultara zihoazen bitartean, gainontzekoak Zaanse Schans herri turistikora joan gara. Kakaoa […]
-
Amsterdam, uztailak 21
Joseba, Gara, Juantxu, eta Yolanda hotelean utzita, gainontzekoak autobus geltokira joan gara. Gidari bati galdetu eta berak esan bezala beheko pisura jaitsi gara autobus-txartelak erostera. Baina txartel horiek ez ziren baliagarriak guk egin nahi genuenerako, eta txartel egokiak erosi ondoren, erreklamatu eta hasieran erositako txartelen dirua berreskuratu dugu. Hogeita hamar euro berreskuratu ditugun arren, ordu […]