Kategoria: bidaiak

  • Pirinioak 2018: uztailak 24

    Aurrekoetan kosta aldera jo izan badugu, gaurkoan barrurantz joan gara. Banyolesen 1992ko Olinpiar Jokoen arraun lehiaketak ospatu ziren bertako lakuan. Guk lakuari bira eman diogu. Zortzi kilometroko ibilbide lau eta erraz bat izan da, zorionez galtzeko aukera gutxi zituena lakuaren ertzetik doalako. Bero egin badu ere, itzalpean joan gara bidea zuhaitzek babesten dutelako, eta badago […]

  • Pirinioak 2018: uztailak 23

    Beroaren itzulerarekin (35°C) ahalik eta gutxien ibiltzeko aitzakiak bueltatu dira. Sant Pere de Rodes monasterioa bisitatzera joan gara hasieran baina astelehena izanda itxita zegoen. Autoa aparkatzen den gunetik monasterioaren ateraino hamar minutu baino ez daude, baina azala babesteko eguzkitako krema eman dugu hala ere. Aparkalekutik hain gertu egonda nahiko jende ikusi dugu gaurkoan, aurreko egunetako […]

  • Pirinioak 2018: uztailak 22

    Atzo Gironan ikusitako tximistak ez ziren Figueresera iritsi, baina eguna lainotuta ikusteak ibilaldi bat egiteko adorea eman digu. Peraladara joan gara horretarako. Autoa kanpoaldeko aparkalekuan utzi eta erreka gurutzatu dugu nekazal bideetatik zihoan 13,5 bat kilometroko ibilbidea egiteko. Arto eta banbu artean joan gara, noizean behin sentitzen genituen euri tantei kasurik egin gabe. Bereziki astunak […]

  • Pirinioak 2018: uztailak 21

    Amore eman dugu. Giroa apur bat freskotuko zela entzun arren gure hasierako asmoak aldatu eta gaur ez gara mendira joan, badaezpada. Trena hartu eta Girona bisitatzea erabaki dugu. Bidaiak 40 minutu inguru irauten du eta nahiko erosoa da, ez doalako jende larregirik. Gainera, Figuereseko tren geltokiko langileak atseginak dira. Gironara iritsi bezain laster turismo bulegora […]

  • Pirinioak 2018: uztailak 20

    Autoa Figueresen utzi dugu gaurkoan eta trena hartu dugu Llançąra joateko. Atzokoan bezala gaur bero izugarria egin du, hogeitamar gradu baino gehiago. Tren geltokia utzi eta herriaren hiru turismo bulegoetako batetik irteten den ibilbide zirkularrari ekin diogu, ondo ez bagenekien ere zehazki nondik zen, ez baitago erabat egoki seinalizatuta. Lehenengo ordua gora eta gora ibiltzen […]