Kategoria: bidaiak

  • Afaltzera gonbidatu naute

    Azkenengo gaua da Bolzanon. Gaur kamara hartu eta argazki batzuk egin ditut goizean, arratsalderako hodeiak espero nituelako. Baina azkenean arratsaldea eguzkitsua izan da. Ez dut txamarra erosi, ez baitzen txamarra, jaka baizik. Eta ez zegoen prest eurirako. Hemen ikusi dezakezue. Ez dut gauza askorik egin. Italiako telefono zenbaki bat erosi dut (+393488008807). Gauean ikasle talde […]

  • Bolzano

    Bolzanora etorri naiz. Herri txiki bat da Italia iparraldean. Hala ere hizkuntza nagusiena alemana da. Aitzinean Austriak bereganatu zuen eta egun lan publikoetarako alemana ezinbestekoa da. Hemengo dendan txikiak eta goxoak dira. Chamonixen antzera, denda gehienak karrerapean ezkutatuta daude eta galeria asko ere badaude. Timberland denda batera sartu naiz eta bihar agian txamarra bat erosiko […]

  • Viale Certosa, Duomo, Scala eta Stazione Centrale

    Mezu asko jaso nituen esanez ni galtzea ezinezkzoa zela. Horra azalpena: Autobusak ez ninduen nik espero nuen geltokira eraman, nik “scusa, stazione centrale di Milano” galdetu arren. Gaur 7etan jaiki naiz, Duomoa ikusteko asmoz, baina -12C egiten zituen eta apur bat atzeratu dut. Gauean hotz izan naiz. Haize beroa botatzeko makina ez da gelditu –ezta zarata […]

  • Milanen

    Bidaia honek beldurtzen hasia nau. Santanderren ez zegoen inor kalean atzo (larunbat gaua), eta gaur 7:15etako autobusa hartu dut pentsatuta neukan bezala. Ni izan naiz bidaiari bakarra. Aireportuan ere bost pertsona baino ez. Croissant bat eta txokolatezko donuts bat jan ondoren fakturatzera joan naiz. Hegaldiak ordubete eta 50 minutu iraungo du. Ea nire hilarako gizon […]

  • Santander

    Bihar Italiara noa. Hegazkina Santanderretik irtengo da eta jada hotelean nago goizeko 7etan autobusa hartu behar dudalako. Milanera iritsiko naiz 12ak aldean. Batzuek gogoratuko duzuenez, 2009ko abenduan antzeko zerbait egin nuen: Londresera joan nintzen nire kasa. Baina egia esan bidaia hau desberdina izango dela ziur nago. Aurten ere hotz izango naiz, eta hegazkinak elurraren erruz […]