
Euritsi hasi du eguna, eta hala jarraitu du amaierara arte.
2008ko abuztuan arratsalde bat pasa genuen Kilkennyn, Dublinetik 100 kilometrora dagoen herri txiki bat. Trenak ordubete t’erdi irauten du, eta Heuston geltokian hartzen da.
2008ko egun hartan, trasteak hotelean utzi ondoren, gaztelua bisitatzera joan ginen, kanpotik. Bidean denda bat ikusi genuen, non mundu osoko garagardoak saltzen zituzten, tartean 2002an AEBetan dastarutako Samuel Adams ezagunak.
Gaztelu aldean argazkiren bat eginda, Matt the millers pubean afaldu genuen, eta handik sorginaren pubera joan ginen musika zuzenean entzutera.
——-
Gaur gaztelura joan gara, argazki batzuk egin, parkearen itzuli laburra egin, Kieran kaletik igo, High streetetik jaitsi, eta 2008ko pubean bazkaldu dugu.
Uda hartan goiko solairura eraman gintzuten, eta talde osoa txoko goxo batean eseri ginen. Afaria oso gozoa izan zela gogoratzen dugu, eta Smithwicks izeneko garagardo lokalak asko lagundu zuen.

Gaurkoan, ordea, beheko solairuko mahai arrunt batean eseri gaituzte, eta hotz izan gara atea irekita zegoelako. Janaria, gainera, ez da bestelako ezer izan. Garagardoa bai, horrekin asmaru dugu.
Trenen maiztasuna ez da oso handia, eta zazpiak arte ezin ginen Dublinera itzuli. Euripean ibili gara, noraezean. Berriro pasa gara Kieran kaletik, brtan dago Kyteler’s Inn (sorginaren puba); aurrerago jarraitu dugu Rothe Houseeko lorategiak ikusi nahian, baina ekitaldi baten antolakuntza zela eta, itxita zegoen; Saint Canice katedralera ailegatu gara, zelta ikurrak dituzten hilerria ikusteko asmoz; abadia beltzera iritsi gara, ibaia zeharkatzen ari ginela lertxuna ikusita.
Azkenean, tren geltokiaren aldera itzultzea erabaki dugu, ez baikenuen egiteko beste ezer. Kae bar hartu eta trenaren zain geratu gara, asperuta eta hotz.