Dublin. Zazpigarren eguna

Goibel samar esnatu du egunak, eta euria azpian ibili gara gazteluraino.

Lehenago Stephen Green eta jugskub parkean egon gara, azken hau oso atsegina eta Londreseko dffer parkea gogorarazi dit. Arrosen lorategia ere bazuen.

Ez gara gazteluan bertan sartu, baina bai bertako lorategia ikusi. Lurrean marka batzuk daude, eta kondairak dio ezdakitnork hil zituen sugeak direla. Hari esker, irlandan ez dago bekaturik.

Lorategien alde batean esposaketa gune bat dago, familia ingeles batena. Goian, balkoi bat dago, eta pemtsatzen genuen argazkiren bat egin ahal izatea, baina ez du merezi, ezin baita ezer ikusi han goitik.

Udaletxearen eraikina gazteluaren behe aldean dago. Egoitza sinbolikoa da, eta barrura sartzea dago halleko kupula iksuteko. Gida batzuetan gomendatuta datorren arren, niri ez zait ezer berezirik iruditu, bai ordea inguruko eraikinak, adreilu gorriz egindakoak.

Katedrala ere gertu dago, baina kanpotik baino ez dugu ikusi. Liffey ibaia zeharkatu eta ibilbidea apur batean jarraitu ondoren, odonell kalean gora egin dugu, bazkaltzeko tokiren baten bila.

Azkenean hotelera itzultzea erabaki dugu, eta gelan bazkaltzea.

Arratsaldean denda batzuetan inili gara, baina ez dut gogoko ezer topatu. Gustatuko litzaidake Irlandako errugbi selekzioko kamiseta bat erostea. Errugbikoal ez, baina futbolekoak egon badaude. Bigarren aukera izango da.

Afaltzeko Legal Eagle jatetxera joan gara. Bi ordu lehenago, enkargatu dugunean, mahai bakarra eskaini digute, gainerakoak beteta izango balituzte bezala. Hanka luzeko eta bizkarrik gabeko aulki horietakoa.

Afaltzera joan garenean, ordea, jatetxe erdia hutsik zegoen, eta ez da gau osoan bete. Zergatik ezin genuen beste mahai batean afaldu?

Janaria ondo zegoen, ohiko pubetan baino landuagoa zen.