
Kinsale herrira joateko bi aukera daude: 226 autobusa, ordubete behar duena baina merkeena, edo 228 autobusa, ordu erdian zaramatzana baina 7 euro balio duena.
Pentsatu genuen 228an gutxiago zorabiatuko ginela, eta haren ordutegia begiratu genuen bart. Geltokira joan eta autobusik ez. 5, 10, 15… eta pantailan 226 bi minutu barru iritsiko zela geltokira. Erabaki azkar bat hartu behar genuen, baina, nolabait, 226 ere ez zen iristen.
Erabat larri geunden, ez genekien zer egin. Geraleku zuzena ote zen? 226a hartzea erabaki dugu, baina ez zen iristen.
Hara non gelditu den autobus txiki bat gure parean. Atea ireki eta izkina batean 228 zenbakia. Barrura sartu gara, baina txiripaz. Ez zegoen batere ondo seinalizaruta.
Ordu erdi geroago Kinsalera iritsi gara. Kostako herri turistiko bat da, Cobhen antzekoa. Herria sakabanatuta dago, eta guk eliza ikusi dugu, zeinak harrizko hilobiak dituen. Merkatua ere ezaguna da, bertan egin zen Lusitania ontziaren hondoraketaren epaiketa bat, oker ez banago.
Merkatutik gertu liburu denda txiki bat dago, gomendagarria da.
Berandu baino lehen, ibilbide txiki bat egin dugu, George gotorlekua. Ibilbidea ez da luzea, bizpahiru kilometro kzango ditu. Batzuetan errepide ondoan dabil, besteetan uraren alboan. Kontua da gotorlekura iritsi garenean, gaur itxita dagoela iragartzen zuen kartel bat ikusi dugula, gotorlekuan bertan.
Inguruko atrakzio turistikoa izanik, uste dut bazegoela herrian bertan abisua erakusteko aukera. Atsekabetuta itzuli gara bide beretik.

Itsasadarraren beste aldean badago antzeko bidea, beste gotorleku edo hondakintara daramana, baina gaurkoz nahikoa zela pentsatu dugu.
Supermerkatuan sandwich batzukmerosi eta non bazkaldu aztertzen ari ginela, euri zaparrada hasi da. Corkera bueltatzeko autobusa hartu dugu ozta-ozta (ordua baino 3 minutu lehenago atera da), eta azkenean Corkeko hotelean jan ditugu erositakoak.
Arratsaldean, tarteka euria ari zuela, English Market bisitatu dugu berriro, arropa denda bat, afaria erreserbati, altzari denda bat, txokolate beroa hartu, eta hotelera itzuli gara.
Corkeko jatetxe askotan arazoak izaten ari gara afaltzeko tokia izateko. Gaur Spitjack izeneko jatetxe batera joan gara, baina oso ezaguna omen da, gainezka zegoen, eta 20:15etan eman digute txanda.
Janaria ondo zegoen, baina ez zen hain berezia. Prezioak nahiko genukeen baino altuagoak.
Hotelean berriro, maleta egiteko ordua da, bihar Dublinera joango gara eta.