
Dublinetik irten gara gaur. Izugarrizko buelta bat eman ondoren, nahi gabe, tren geltokira iritsi eta DART delakoa hartu dugu Malahide herrira.
Bertan, tren geltokitik gertu, miniaturazko trenen museo bat dago. Cyril Fry izeneko tipo batek egindakoak dira erakusketakoak, 300dik gora, guztiak eskuz eginak. Sarrerak 7 euro balio du, eta esposaketa interesgarria den arren, garestitxo iruditzen zait.
———
Handik es oso urrun gaztelu bat dago. Oso ondo antolatuta dago guztia, dena txukun eta garbi. Zelaietako batean criken lehiaketa bat zegoen, gero lorategiak, gaztelua bera, dendak eta kafetegiak… asko gustatu zaigu.
Tarta batzuk jan eta gero, herrira bertara joan gara.
Arratsaldean DART trena hartu eta Howth herrira mugitu gara. Garraioaren museo nazionala dago herrian, baina asteburuetan baino irekitzen ez dutenez, beste museo batera joan gara.
Herrial badu muino bat, eta muinoan Napoleonen balizko erasoetatik defendatzeko dorre bat. Dorrean museo arraro bat dago: Ye olde hurdy gurdy museum of vintage radio. Izen horrekin ezer askorik espero, baina irratizalea naizenez, bisita egitea erabaki dugu.

Sarrera 5 euro dira, eta dorre txikia aparailuz gainezka dago. Tipo arraro batek, zeinari ahotik atza dario, azalpen batzuk ematen ditu. Irratiaren historia da gutxi gorabehera, baina guztia nahasita. Marconi, Edison, Tesla, BBC, telegrafoa, hariak, kuartzoa, telebistak, Titanic…
Atzo afariarekin jo ziguten adarra; gaur, museo honekin.
Irten eta barre batzuk egin eta gero, farora doan pasealekuan ibili gara. Handik trena hartu eta Dublinera.
The yellow lemon izeneko pub batean afaldu dugu. Pub bat da, ai, baina oso ondo antolatuta dute, zerbitzari ugarirekin. Musika zuzenean duela iragartzen dute, baina musika estiloa zehaztu gabe. Abesti ezagunak kantatzen ibili da tipo bat, ez irlandako folka. Baina tira, janariak zapore ona zuen.
——-
Eguna atsegina izan da, eta berebiziko eragina izan du horretan eguraldiak. Ez digu euririk egin, eta egun ia guztian eguzkia izan dugu lagun. Ea biharkoan zer dugun.