Dublin. Bosgarren eguna

Pare bat denda ikusi ondoren, Dublinera etortzea erabaki dugu, Cork ikusitzat emanez.

Trenak bi ordu t’erdi behar ditu ibilbidea egiteko. 11:30etakoa hartu dugu. Ingalaterran bezala, eserlekuak erreserbatzea dago, eta zail egin zaigu hiru elkarrekin topatzea.

Dublinera iritsitakoan, taxia hartu eta hotelera joan gara. Gauza bat dela bestea dela, ia arratsaldeko 5etan bazkaldu dugu sandwich bat, desesperatuta.

Bueltaka ibili gara erdi alderik, inolako helmuga finkorik gabe. Ez dakigu zehazki zergatik, baina atzo eta gaur (gaur batez ere) doministikuka gabiltza, eta mukiak ditugu, baita eztula ere.

Ziur asko hotza izango da. Mukizapiak eta goxokiak erosi ditugu arratsaldean zehar.

Afaltzeko, lehen aukerak kale egin digunez, Mare Terra izeneko toki batera joan gara. Soto batean dago, erdi ezkutatuta. Ia ez dago argirik, aukera gutxi ditu jateko, eta ez da beste munduko ezer izan. Zerbitzaria gehiegi hurbiltzen zitzaigun (bihar berak burutik beherakoa!}.

Egun arraro samarra izan da, ez dugulako ezer egin.

Bihar Dublinetik irtengo gara, gertu dauden pare bat museo bisitatzeko asmoz.