Etiketa: bergen

  • Bergen

    Lehenengo gauza: turismo bulegora joan txartelak aldatzera. Orduan azaldu ziguten txarteletan jartzen duen data ez dela zein egunetan erabili daitekeen (Oslo bertan erabilitakoak bezala), baizik eta iraungitze data. Joe, ez dago asmatzerik! Tranbia hartu eta Fantoft-eko Erdi Aroko egurrezko eliza bisitatu genuen hasieran, eta ondoren Bergen erdialdera itzuli ginen, bertatik sortzen baita Fløibanen-era doan funikularra. […]

  • Oslotik Bergenera

    Astelehenean Oslon zehar ibili ginen. Egin beharrekoen zerrendatik lehenengo egunean kendu genituen zeregin asko, eta ibai ertzetik gora joan ginen Grünerløkka auzoraino. Modan dagoen auzo horietako zela irakurria genuen, denda txiki eta hipsterrak egongo zirela pentsatu genuen, baina espero baino auzo motelagoa zen. Egia esan Osloko erdigunea kenduta, oso giro txikia ikusten da inguruan. Tren […]