Labur esanda
Webgune honek ez du helburu komertzialik, eta ez du bisitariei buruzko daturik gordetzen.
Cookieak
Cookieak webgune baten erabiltzaileari edo bisitariari buruzko informazioa gordetzen duten fitxategiak dira.
Ospe txarra dute urteetan zehar erabiltzaile edo bisitarien jarraipena egiteko erabili izan direlako, baina cookie guztiak ez dira berdinak: jarraipena egin daiteke cookierik gabe eta cookieak erabil daitezke erabiltzaile edo bisitarien datuak ustiatu gabe. Webgune honetako cookiek ez dute informazio pertsonala ustiatzen.
ePosta
Posta elektronikoa Gravatar zerbitzura bidaltzen dio automatikoki blog honek eta gainerako WordPress blogek. Gravatar ez badakizu zer den, edo zure ePosta helbidea eman nahi ez baduzu, asmatu beste bat.
Metadatuak
Internetera igotzen diren fitxategi guztien metadatuak ezabatzea da gomendagarriena. Informatu zaitezte.
Azkenik
Pribatutasunak axola badizu, utzi Googleren zerbitzuak erabiltzeari (Chrome nabigatzailea barne). Baita Facebook Microsoft, Oracle, eta beste enpresa zelatari eta komertzialen zerbitzuak ere.
Azalpen luzeagoa
Iruzkinak
Bisitariek gunean iruzkinak egiten dituztenean, iruzkinen formularioan agertzen diren datuak biltzen ditugu, baita bisitariaren IP helbidea eta nabigatzailearen erabiltzaile-agentea (Firefox edo Edge den, mahaigainekoa edo mugikorra), mezu-baztergarriak (spam-a) antzematen laguntzeko.
ePosta helbidearen kate anonimoa (hash) sortuko da Gravatar zerbitzuaren erabiltzailea zaren ikusteko. Gravatar zerbitzuaren pribatutasun politika hemen dago eskuragarri: https://automattic.com/privacy/. Zure iruzkina onartu ondoren, zure profileko argazkia jendearentzat ikusgai egongo da.
Multimedia-fitxategiak
Webgunera irudiak igotzen badituzu (zure webgunera, ez honetara, ez baituzu baimenik), kokapenari buruzko datuak (EXIF GPS) barne dituzten irudiak igotzea saihestu behar duzu. Webguneko bisitariek bertako irudiak deskargatu eta kokapenari buruzko datuak atzitu ditzakete.
Cookie-ak
Webgunean iruzkin bat egiten baduzu, zure izena, helbide elektronikoa eta webgunea cookietan gordetzea aukeratu dezakezu. Hau zure erosotasunerako da, beste iruzkin bat uzten duzunean zure datuak berriro bete beharrik ez izateko. Cookie hauek urtebete iraungo dute.
Saioa hasteko orria bisitatzen baduzu, aldi baterako cookie bat ezarriko dugu zure nabigatzaileak cookieak onartzen dituen ala ez zehazteko. Cookie honek ez du datu pertsonalik, eta nabigatzailea ixtean ezabatzen da.
Beste webguneetatik txertatutako edukiak
Gune honetako artikuluek txertatutako edukia izan dezakete (adib. bideoak, irudiak, artikuluak, etab.). Beste webgune batzuetako eduki txertatuak bisitariak beste webgunea bisitatu izan balu bezala jokatzen du (hau da, helburu komertziala badute, datu pertsonalak salduko dituzte; horregatik edukirik ez txertatzen saiatzen naiz).
Zenbat denboraz gordetzen ditugun
Iruzkin bat egiten baduzu, iruzkina eta bere metadatuak (IP helbidea, eguna eta ordua…) epe mugagabean gordeko dira. Horrela, etorkizunean iruzkinik eginez gero, automatikoki antzeman eta onartu ahal izango dugu, moderatzeko zain egon beharrean.
Zure datuei buruz dituzun eskubideak
Webgunean iruzkinik egin baduzu, zuri buruz ditugun datu pertsonalen esportazio-fitxategia eska dezakezu, eman dizkiguzun datuak barne dituela. Zuri buruz ditugun datu pertsonalak ezabatzeko ere eska dezakezu; horrek ez du barne hartzen administrazio, lege edo segurtasun helburuetarako gorde behar ditugun datuak.
Nora bidaltzen diren zure datuak
Bisitariaren iruzkinak mezu baztergarriak antzemateko zerbitzu automatizatu baten bidez egiaztatuko dira.