-
Pirinioak 2018: uztailak 19
 Autoa Cadaqués-eko aparkalekuan utzita Cap de Creuserako bideari ekin diogu. Berandu ez bazen ere gogor berotzen zuen eguzkiak eta herri turistikoaren hondartzak goiz bete dira jendez. Guk ordea, kontrako ibilbidea egin dugu: herritik kanporuntz joan gara, Dalíren etxetik pasatuz, amaierako itsasargiaren bila. Bidearen ohar guztiak inprimatuta, eskuan eramateagatik, eta hamaika aldiz irakurri izanagatik, galdu […]
-
Bruselako ibilbideak
Lanez gainezka egon arren, Bruselan eman dudan denbora aprobetxatzen saiatu naiz. Ezinezkoa izan zait Londresen beste ibiltzea, baina asteburuetan paseoren bat eman izan dut. Igo ditut jada argazkiak webgunera eta inork jakin nahiko balu non eginda dauden, gaineko mapa begiratu beharko luke, hor daudelako sarrien egindako ibilbideak: urdin argia da hasieran egin ohi nuena, etxetik […]
-
Amaitu da amesgaiztoa
2017ko erdialdean praktika batzuk eskatu nituen atzerrian. Aukeratutako tokietan plaza lortu ez arren, egun batean telefono dei bat jaso eta 12 egun geroago Bruselara mugitu nintzen, sei hilabeteko kontratuarekin. Denboran gelditu den hiri bat dirudi, eta dekadentziak jaten du apurka-apurka. Eruopako hiriburu administratiboa izango ez balitz, ez dakit zer gertatuko litzaioken herri honi. Badu nik […]
-
Londreseko lau urtaroak
Urriaren amaiera da eta honezkero hamar hilabete pasa ditut Londresen. Batzuetan erraza izan da eta, beste askotan, zaila. Balorazioa beste egunen baterako utziko dut, gaur beste zerbait dakarkizuedalako: argazkiak. Bai, berriro. Abenduan iritsi nintzen hona eta hiru urtaro igaro dira; udazkena ere laister pasako da eta hilabete hauek guztietan egin ditudan argazkiak webgune batera igo […]
-
Bruselara iritsi berri
Gortina ireki eta eguzkia. Ezinezkoa dirudi atzoko euri-jasa ikusita. Hegazkinak Loiu utzi bezain laster eta Bruselara iritsi arte hodeiak baino ez ziren ikusi. Eskerrak tren geltokia aireportuan bertan dagoela eta ez dela kanpora atera beharrik. Baina bestelakoa izan zen Gare du Nord-era iritsitakoan. Ez dut tren geltoki dekadenteagorik ikusi bizitza osoan (eta Surrey Quays-en bizi […]