• Metro madarikatua

    Apirilaren 25a. Bi hilabete Surrey Quays-ra iritsi nintzela eta, zorionez, kontratua amaitu zait. Ospatzekoa da hori. Itzuli didaten fiantzarekin baita ondo ospatzekoa ere! Baina ingurua hainbeste gustatu zitzaidanez, gertu geratzea erabaki dut. Suzanne irakasleak inguru ez oso segurua dela esan arren. Oraingo gela garestiagoa da, bai; baina bikote batekin baino ez dut konpartitzen pisua. Lehengo […]

  • A zelako gaua

    Ez dakit egunero tolerantzia apur bat galtzen dudan edo pisukideak gero eta atzeratuagoak diren. Pentsatzen nuen lana aurkituko zutenean lasaituko zirela, baina oker nengoen. Pila bat edaten segitzeaz gain, gero eta gehiago erretzen dute. Lehen beraien gelan baino ez, gero sukaldean, ondoren kakalekuan, eta orain komunean ere zigarrokinak aurkitzea dago. Hautsontzi bakarra dagoenez, tupperrak ere erabiltzen […]

  • Etxera noa

    Duela bi aste inguru, larunbat batean, buruko, lepoko, tripako eta giltzurrunetako minarekin esnatu nintzen. Txiza egitera joan nintzen orduan, giltzurrunetakoa gernu-maskuria lehertzear izateak eraginda izango zelakoan. Ikusmena galdu nuen orduan. Ahal bezala ohera itzuli eta bertan geratu nintzen etzanda. Orduan ez nekien baina gastroenteritisa neukan eta bost egunez etxean geratu nintzen. Ostegunean, hori bai, eskolara […]

  • Zortzigarren astea

    Hau da hau nekea. Gauean berandu oheratu eta goizean inoiz baino goizago esnatu. Seiak aldean eguzkiaren argitasunak iratzarri eta trarikoaren orro amaiezinak esna mantentzen nau 7:30ak arte. Orduan albisteak irakurri, nagiak atera, dutxatu eta gosaltzen dut. Ordubete beranduago metrorako bidean nago. Eskolan ikasle gutxiago izan gara aste honetan. Gaur lau baino ez gara egon. Primeran. […]

  • Metroko mantrak

    This train is now ready to depart. Stand clear [of] the doors. Mind the doors; mind the closing doors.