• Londres atzean utzita

    Urtebete inguru eman dut Erresuma Batuko hiriburuan, 2014ko urtarrilaren 19an bertara iritsi nintzenetik, abenduaren 16ra arte. Hiria bera zoragarria den arren, ez zuen inolako zentzurik bertan geratzeak lanik gabe eta nengoen baldintzetan. Azken hilabeteak, gainera, makurrak izan dira: parkeak arratsaldeko lauretarako itxita eta museoak bostetarako, ezer gutxi egin daiteke pub edo kafetegietatik kanpo. Etxeko emakumea […]

  • Ezinezkoa dirudi

    Bost hilabete baino gehiago daramatzat lan bila Londresen, eta ezinezkoa zait ezer aurkitzea. Jakin banekien arren zaila izango zitzaidala kazetari bezala jardutea atzerrian, hasieran kazetaritzarekin zerikusia zuten lanak eskatu nituen. Euskal Herrian ez dakit, baina hemen curriculuma bidaltzeaz gain, motibazio eskutitz bat idatzi behar duzu. Beraiek aipatzen ez badute ere. Eskutitz horretan lan eskaintzan aipatzen […]

  • Maletak

    Londresera iritsi nintzenean gauza batek harritu ninduen: zenbat maleta ikusten ziren. Kalean jende ugari dabil maletaren bat arrastaka toki batetik bestera eta denda askotan saltzen dituzte. Zergatik hainbeste maleta? Hamar hilabete eta gero, hona hemen aukera batzuk: Hirira iritsi berri edo alde egiten ari zara Ustez gela hobeagoren batera zoaz Arropa garbitzera edo lehortzera daramazu garbitoki […]

  • Zaharrak berri

    Zer esan ez dakidala hasi naiz idazten, ezta nola esan ere. Larunbat gaua da eta txokolatezko galletak jaten ari naiz Johnny Flynnen azken diskoa entzuten dudan bitartean. Piztu ditudan hiru kandelek gaur bertan erosi ditudan flanela eta Egiptoko kotoizko izarak ikusteko beste argi ematen dute, baina ez askoz gehiago. Ez pentsa luxuzko izena duten produktu […]

  • Bigarren fasea

    Gasteizera joan nintzen eta Londresera itzuli naiz. Pare bat aste eman ditut dagoeneko Erresuma Batuko hiriburuan eta luzaroagoan geratzea espero dut. Ez da ezer aldatu kanpoan egon nintzenetik, badakizue: si monchinos os dejé… Baina aldatuko dira. Hau da nire azken eskola astea; azken aldian ez dut uste gauza asko ikasi dudanik eta denbora eta dirua hobeto aprobetxatu […]