Kategoria: London 2014

  • Bi aste Advance eskolak hasi nituela

    Ostirala. Udaberri giroa. Beste aste baten amaiera. Beste ikaskide batzuen agurra. Aurrekoan Ilenia eta Gilanirena izan zen; gaurkoan Elisa, Marian, Kristina, eta batez ere Adriana eta Yuri-rena. Parisera doaz aurrenik, Bruselara ondoren, Italiara gero, eta Brasilera itzuliko dira amaieran. Biak dira kazetariak eta bikotea ere bai —oker ez banago—. Yurik lana utzi eta podcasten bidez […]

  • Surrey Quays-eko logela

    Asteazkenean, korrika eta presaka, Surrey Quays [/sarri kis/] inguruan dagoen logelara etorri nintzen, aurreko egunean ikusi nuena. Ez, ez zen perfektua, baina ezin nintzen Franen etxean denbora gehiago geratu. Guztia estaltzen duen moketa urdin ilun nazkagarria asteartean ikusi nuen; ez ordea moketa, horma eta zapaia ere eztaltzen duen lizun beltza. Komuneko lurraren gainean jarrita dagoen […]

  • Lur jota

    Azken egunak gogorrak izan dira oso. Whitechapel inguruan pare bat gela ikusi nituen, beste bat Hoxton aldean, eta, azkenean, larunbatean –igandean Moyraren etxetik alde egin behar nuen– King’s Crossera joan nintzen. Gela garestia zen, bai, baina komuna hiruk baino ez genuen konpartitu behar. Armairua egongelan zegoen, bai, baina gelak bi kristal zituen eta apenas entzuten […]

  • Lehen logela

    Astebete daramat epostak eta smsak bidaltzen eta telefono deiak egiten igandea baino lehen gela bat lortzeko asmoz, egun horretan bukatzen baitzait orain nagoen gelaren alokairua. Epostek eta smsek ez dute erantzunik jasotzen; telefonoak ere ez batzuetan. Edo «dei deizadazu geroago». Bestetan «ez dakit gela libre dagoen, oraingo jabearekin hitz egin beharko zenuke» diote. Baina ez […]

  • Zailtasunak zailtasun

    Hainbeste gauza esan nitzake hemengo bizitzaz baina hain zaila da horiek azaltzea…! Hori da hitz egokiena: zaila. Zaila da ulertzea autoak eskumako errailetik datozela eta ezkerrekorik doazela; gauza bera igeritokian. Baina eskailera mekanikoetan, eskumako aldea da alde motela eta ezkerretik aurreratzen da. Eta espaloian ez dago asmatzerik, baina eskumako aldea joatekoa dirudi, eta ezkerrekoa, etortzekoa. […]