Kategoria: logela
-
Zaharrak berri
Zer esan ez dakidala hasi naiz idazten, ezta nola esan ere. Larunbat gaua da eta txokolatezko galletak jaten ari naiz Johnny Flynnen azken diskoa entzuten dudan bitartean. Piztu ditudan hiru kandelek gaur bertan erosi ditudan flanela eta Egiptoko kotoizko izarak ikusteko beste argi ematen dute, baina ez askoz gehiago. Ez pentsa luxuzko izena duten produktu […]
-
A zelako gaua
Ez dakit egunero tolerantzia apur bat galtzen dudan edo pisukideak gero eta atzeratuagoak diren. Pentsatzen nuen lana aurkituko zutenean lasaituko zirela, baina oker nengoen. Pila bat edaten segitzeaz gain, gero eta gehiago erretzen dute. Lehen beraien gelan baino ez, gero sukaldean, ondoren kakalekuan, eta orain komunean ere zigarrokinak aurkitzea dago. Hautsontzi bakarra dagoenez, tupperrak ere erabiltzen […]
-
Surrey Quays-eko logela
Asteazkenean, korrika eta presaka, Surrey Quays [/sarri kis/] inguruan dagoen logelara etorri nintzen, aurreko egunean ikusi nuena. Ez, ez zen perfektua, baina ezin nintzen Franen etxean denbora gehiago geratu. Guztia estaltzen duen moketa urdin ilun nazkagarria asteartean ikusi nuen; ez ordea moketa, horma eta zapaia ere eztaltzen duen lizun beltza. Komuneko lurraren gainean jarrita dagoen […]
-
Lur jota
Azken egunak gogorrak izan dira oso. Whitechapel inguruan pare bat gela ikusi nituen, beste bat Hoxton aldean, eta, azkenean, larunbatean –igandean Moyraren etxetik alde egin behar nuen– King’s Crossera joan nintzen. Gela garestia zen, bai, baina komuna hiruk baino ez genuen konpartitu behar. Armairua egongelan zegoen, bai, baina gelak bi kristal zituen eta apenas entzuten […]
-
Lehen logela
Astebete daramat epostak eta smsak bidaltzen eta telefono deiak egiten igandea baino lehen gela bat lortzeko asmoz, egun horretan bukatzen baitzait orain nagoen gelaren alokairua. Epostek eta smsek ez dute erantzunik jasotzen; telefonoak ere ez batzuetan. Edo «dei deizadazu geroago». Bestetan «ez dakit gela libre dagoen, oraingo jabearekin hitz egin beharko zenuke» diote. Baina ez […]