Kategoria: Brusela 2018
-
Bruselako ibilbideak
Lanez gainezka egon arren, Bruselan eman dudan denbora aprobetxatzen saiatu naiz. Ezinezkoa izan zait Londresen beste ibiltzea, baina asteburuetan paseoren bat eman izan dut. Igo ditut jada argazkiak webgunera eta inork jakin nahiko balu non eginda dauden, gaineko mapa begiratu beharko luke, hor daudelako sarrien egindako ibilbideak: urdin argia da hasieran egin ohi nuena, etxetik […]
-
Amaitu da amesgaiztoa
2017ko erdialdean praktika batzuk eskatu nituen atzerrian. Aukeratutako tokietan plaza lortu ez arren, egun batean telefono dei bat jaso eta 12 egun geroago Bruselara mugitu nintzen, sei hilabeteko kontratuarekin. Denboran gelditu den hiri bat dirudi, eta dekadentziak jaten du apurka-apurka. Eruopako hiriburu administratiboa izango ez balitz, ez dakit zer gertatuko litzaioken herri honi. Badu nik […]
-
Bruselara iritsi berri
Gortina ireki eta eguzkia. Ezinezkoa dirudi atzoko euri-jasa ikusita. Hegazkinak Loiu utzi bezain laster eta Bruselara iritsi arte hodeiak baino ez ziren ikusi. Eskerrak tren geltokia aireportuan bertan dagoela eta ez dela kanpora atera beharrik. Baina bestelakoa izan zen Gare du Nord-era iritsitakoan. Ez dut tren geltoki dekadenteagorik ikusi bizitza osoan (eta Surrey Quays-en bizi […]