Bruselako ibilbideak

Bruselako ibilbideakLanez gainezka egon arren, Bruselan eman dudan denbora aprobetxatzen saiatu naiz. Ezinezkoa izan zait Londresen beste ibiltzea, baina asteburuetan paseoren bat eman izan dut.

Igo ditut jada argazkiak webgunera eta inork jakin nahiko balu non eginda dauden, gaineko mapa begiratu beharko luke, hor daudelako sarrien egindako ibilbideak: urdin argia da hasieran egin ohi nuena, etxetik kanpoaldeko baso bateraino, hegoaldeko geltokitik pasatuz. Urdin iluna aurrekoaren hobekuntza da, biak zirkularrak.

Ibilbide berdea aireportutik gertu hasten da eta trena hartzea da komenigarriena haraino iristeko, ondoren egunotan albisteetan hain aipatua den NATOren egoitzatik pasatu eta erdira iristeko. Bidean Decathlon izugarri bat eta auzo arabiar bat ikusteko aukera dago, iparraldeko geltokiaren inguruan.

Azkenengo ibilbidea, gorria, Gasteizera itzuli baino pare bat egun lehenago egin nuen. Uccle izeneko ingurua da eta baso itxurako hainbat parke ditu maila oneko etxe guneen artean.


Argitaratua

hemen:

nork:

Etiketak:

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude