Kategoria: bidaiak
-
Zermatt: lehenengo eguna
Larunbata luzea izan zen. Hegazkinean ibiltzearen urduritasunari beroaren itsaskortasuna gehitu behar izan genion. Gainera hegaldia ordu erdi inguru atzeratu zen, aire-eremua gainezka zegoelako. Eta gutxi balitz, hegazkina ume negartiz beteta. Azkenean Genevera iritsi ginen. HB-JYI hegazkinak eraman gintuen. Maleten zain geundela, informazio gunera urbildu eta beste bi euskaldunekin topo egin genuen, beraiek ere Zermattera etortzeko […]
-
Bergen
Lehenengo gauza: turismo bulegora joan txartelak aldatzera. Orduan azaldu ziguten txarteletan jartzen duen data ez dela zein egunetan erabili daitekeen (Oslo bertan erabilitakoak bezala), baizik eta iraungitze data. Joe, ez dago asmatzerik! Tranbia hartu eta Fantoft-eko Erdi Aroko egurrezko eliza bisitatu genuen hasieran, eta ondoren Bergen erdialdera itzuli ginen, bertatik sortzen baita Fløibanen-era doan funikularra. […]
-
Oslotik Bergenera
Astelehenean Oslon zehar ibili ginen. Egin beharrekoen zerrendatik lehenengo egunean kendu genituen zeregin asko, eta ibai ertzetik gora joan ginen Grünerløkka auzoraino. Modan dagoen auzo horietako zela irakurria genuen, denda txiki eta hipsterrak egongo zirela pentsatu genuen, baina espero baino auzo motelagoa zen. Egia esan Osloko erdigunea kenduta, oso giro txikia ikusten da inguruan. Tren […]
-
Norsk Folkemuseum, Framuseet, eta Vigelandsparken
Eguna trakets hasi dugu: batetik, gosaltzeko toki baten bila ibili gara, baina igandea zenez ez zegoen ezer irekita Serbucksaz gain; bestetik, turismo bulegora joan gara. Hirugarrenak ginen eta gure txanda iritsi denean langileak erabaki du zenbagailua martxan jartzea eta tiketa eskatzea. Guk ez geneukan tiketik, aurreko biek bezala, eta atzera bota gaitu. Zikin aritu da. […]
-
BIO – OSL
Iritsi gara. Hiru ordu airean Boing 737-800 batean eman ondoren, azkenean Oslora iritsi gara. Bitxia da Bilbotik Oslora zoazela Londres ordubetera egotea, baina Bilbotik Londresera bazoaz, ia bi ordu behar izatea. Portzierto, hau izan da nik egin dudan lehen bidaia wifia duen hegazkin batean. Zortzi telesail aukeran doan, eta nahiko pelikula aukeran, ordainpekoak horiek: 5€. […]