Kategoria: Suitza

  • Zermatt: bosgarren eguna

    Eguna ohi baino motelago hasi da. Lainoak inguruko mendi garaienak estaltzen zituen eta giroa goibela zen. Gizakiok ere polikiago genbiltzan. Josebak Hortli Hut aterpetxera igotzeko asmoa zeukan eta —berak onartuko ez duen arren— apur bat urrunago ere, baina behingoz sena gailendu da eta bertan behera utzi du asmo zoro hori. Zermattetik Furira joan gara oinez. […]

  • Zermatt: laugarren eguna

    Gaurko plana oso garbi geneukan: “bost lakuen ibilbidea” egitea zen asmoa eta hala izan da. Ibilbidea zirkularra da, 12,5 kilometroko luzerakoa, umeekin egiteko aproposa [edo hori diote irakurritako liburuek]. Bost lakuak desberdinak dira, eta horietako bat Zermatten hondartzatzat daukate: umeentzak jolasteko tokiak, mahaiak, barbakoak, lakua bera… Hasieran primeran, baina gero aldapa zentzuz aldatu eta goruntz […]

  • Zermatt: hirugarren eguna

    Gaurko eguna atzokoa bezalaxe hasi da. Zermattetik bertatik irteten den telekabina hartu eta Schwarzsee-ra joan gara, baina gaurkoan telekabinan eserita jarraitu dugu apur bat luzaroago. Batek daki zein “geltokitan” jaitsi, eta funikularrera sartu gara. Bidaia honetako punturik altuenera eraman gaitu honek, Matterhorn glaciar paradise-ra. 3,883 metro zehatz mehatz. Harkaitzean egindako galeria batzuek osatzen dute glaciar […]

  • Zermatt: bigarren eguna

    Matterhorn edo Cervino menditzarraren magalean ibili gara gaur; batzuk gehiago, besteak gutxiago. Telekabina hartu dugu Zermatt bertatik eta Schwarzsee “geltokian” jaitsi gara. Bertatik hasi dugu ibilbidea baina oso aldapatsua zenez, Gasteizkook ordubete pasatakoan bertan behera utzi dugu ibilbidea. Santurtzikoek aurrera jarraitu dute eta Hörnli Hut aterpetxeraino iritsi dira. Horixe da Matterhornera igo nahi dutenen azken […]

  • Zermatt: lehenengo eguna

    Larunbata luzea izan zen. Hegazkinean ibiltzearen urduritasunari beroaren itsaskortasuna gehitu behar izan genion. Gainera hegaldia ordu erdi inguru atzeratu zen, aire-eremua gainezka zegoelako. Eta gutxi balitz, hegazkina ume negartiz beteta. Azkenean Genevera iritsi ginen. HB-JYI hegazkinak eraman gintuen. Maleten zain geundela, informazio gunera urbildu eta beste bi euskaldunekin topo egin genuen, beraiek ere Zermattera etortzeko […]