2024ko ekainaren 15a

Galesen eman genuen eguna, Cardiff hiriburuan hain zuzen ere. Trenez joan ginen, beti bezala. Erdigunea jendez gainezka zegoen, ziur asko asteburua zelako. Bizitasun handiko ingurua, zalantzarik gabe. Erdigunea autoei itxita egoteak ere asko lagunduko duela suposatzen dut.
Tren geltokitik gaztelura abiatu ginen, oraindik eguzkia egiten zuelarik. Gaztelua, baina, itxita zegoen ospakizunen bat tarteko. Denda baino ezin izan genuen ikusi.
Alexandra lorategira mugitu ginen orduan. Han AEBko marine batzuk ikusi genituen kanoi bat jasotzen — badirudi omenaldiren bat egin zutela.

Zonalde komertzialean murgildu ginen segidan. Kale askok estalkia dute, eta galeria batzuk sortzen dira. Oso bitxiak dira, eta merezi du bisitatzea. Galeria horietako batean zegoen Barker tea house-en bazkaldu genuen ogitartekoren bat.
Arratsaldean eguraldiak okerrera egin zuen, eta Bristolera itzuli ginen berandu baino lehen. Erreka ondoan zegoen jatetxe italiar batean afaldu genuen, jendez gainezka zegoen, eta zarata burrunbatsua zegoen.
Utzi erantzuna