Londreseko lau urtaroak

Urriaren amaiera da eta honezkero hamar hilabete pasa ditut Londresen. Batzuetan erraza izan da eta, beste askotan, zaila. Balorazioa beste egunen baterako utziko dut, gaur beste zerbait dakarkizuedalako: argazkiak. Bai, berriro.

Abenduan iritsi nintzen hona eta hiru urtaro igaro dira; udazkena ere laister pasako da eta hilabete hauek guztietan egin ditudan argazkiak webgune batera igo ditut. Momentuz Abendua, Udaberria eta Uda baino ez daude ikusgai, baina udazkenekoak ere jarriko ditut noizbait.

Nahiko denbora behar izan dut, izan ere ordenagailua konpondu behar izan nuen duela ez asko. Bideo-txartelen bat hondatu zitzaion eta aldatu behar izan nuen. Arazoak izan ditut iPadarekin ere: motxilan neramala, ur botila ireki eta busti zitzaidan; momentuz badabil, baina batek daki noiz arte.

Etxean arazoren bat izan dut ere, nak bakarrik dakidan arren: pare bat gauetan armiarmaren batek ziztatu ninduen eta gela hankaz gora jarri nuen munstroa hil arte. Ohea ere mugitu nuen eta lurra markatu nuen horretan ari nintzela. Beheko izara lurrera iristen da eta markak estaltzen ditu; bertan utzi beharko dut flanelazko izara goxoa.

Horrez gain, urriaren erdialdean, lehen elkarrizketa izan nuen enpresa batean praktikak egiteko. Skype bidez izan zen eta uste dut nahiko ondo egin nuela egoera kontutan hartuz. Gainera, CPE Proficiency azterketa hasi naiz Euskal Herrira itzuli behar banaiz.

 Total, hasierakora itzuliz: hemen dituzue argazkiak.


Argitaratua

hemen:

nork:

Etiketak:

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude