Kategoria: Suitza
-
Zermatt: Geneva
Astearte gogorra benetan. Aurreko gauen maleta prestatzen orduek ihes egin didate eta nahi baino beranduago oheratu naiz. Nahi baino goizago jaiki ere. Ziztu bizian gosaldu eta bederatzietako trena hartu dugu. Trenak nahiko erosoak dira eta komun eta guzti daukate, baina 3,5 orduko bidaiak beti dira desoroso. Vispen txiza azkar egiteko geldialditxo baten ondoren, Genevarako trena […]
-
Zermatt: bederatzigarren eguna
Bidaiaren amaiera iritsi da. Eguzkiaren laguntzaz Zermatt goitik behera aztertzen eman dugu eguna: eliza nagusira sartu gara, errekaren ibilbidea jarraitu dugu, eskola aurkitu dugu… hilterria ere berriro bisitatu dugu, oraingoan patxada handiagoz. Hunkigarria da benetan. Konturatu orduko parkean geunden ogitartekoa jaten. Arratsaldean azkenengo dendak ikusi ditugu, ezer ere erosteko asmorik ez bagenuen ere. Tren geltoki […]
-
Zermatt: zortzigarren eguna
Bart ikusi genituen hodeiek eduki zezaketen eraginaren beldur jaiki gara gaurkoan. Aurreko bi egunetan ez bezala, ordea, eguzkia irten da goizean goizetik eta bederatzietan martxan jartzea erabaki dugu. Zermatten eman dugun astearen pisua nabaritzen dugu, nekatuta gaude ez bakarrik egunero mendian gora eta behera ibiltzeagatik, baita goiz jaikitzeagatik ere. Gaurkoan Sonnegara igo gara “bost lakuen […]
-
Zermatt: zazpigarren eguna
Zerua goibel baina hala ere mendira joatea erabaki dugu. Ibilbidea ez zen oso luzea, baina bai aldapatsua, oso gainera. Ezerezaren erdian galdutako aterpetxe batera iritsi gara eta, euria hasi duenez, beherako bideari ekin diogu. Bertara iristeko bidea hain aldapatsua izanik, euriarekin irrist egin genezakela pentsatu dugu, eta horregatik bide luzeago bat aukeratu dugu behera joateko, […]
-
Zermatt: seigarren eguna
Eguraldia aldatzen ari da. Goizean euria izan dugu, euritakoak ere erosi behar izan ditugu. Mendira joan ezinik, herrian gelditu gara. Lehenik eta behin nahi beste tren eta telekabina hartzeko pasea itzuli dugu eta ondoren Ingelesen eliza ikustera joan gara, hamaikak arte. Goizeko gainontzeko orduak Matterhorn museoa ikusten eman dugu. Oso interesgarria izan da eta gutxienez […]