Zaharrak berri

logelako apalakZer esan ez dakidala hasi naiz idazten, ezta nola esan ere. Larunbat gaua da eta txokolatezko galletak jaten ari naiz Johnny Flynnen azken diskoa entzuten dudan bitartean. Piztu ditudan hiru kandelek gaur bertan erosi ditudan flanela eta Egiptoko kotoizko izarak ikusteko beste argi ematen dute, baina ez askoz gehiago.

Ez pentsa luxuzko izena duten produktu horiek hain onak direnik, baina: edozein Primark edo Tescon aurkitu daitezke. Hain beharrezkoa dudan goxotasuna ematen didate ordu gutxi batzuetarako bada ere. Logelako atea zeharkatzen dudanean hasten da mundu deseroso eta zakarra.

Etxean, emakumeak bikotea bota zuen, eta bikote berriaren etxean pasatzen du denbora luze –ondo–, baina batzuetan etxera dator eta ez bakarrik: alaba ere ekartzen du, bederatzi urte dituena. Alaba honek, nire yogurt eta zukua edateaz gain –gaizki–, nire komuna erabili eta, libratu ondoren, ez du zisterna husten –oso gaizki–. Orain, gainera, sukaltarriko hodia buxatu egin da [o sea, blokeatuta dago] eta ezin platerak garbitu. Ezta pujata jarri ere, hoditeria bera darabiltelako (!!!).

Kalean, eguzkia gero eta lehenago ezkutatzen da. Euria ere egiten du batzuetan, eta oskarbi dagoenean ere, belarrak hezea dirau, eguzkiak ez baitu lehortzeko indarrik dagoeneko. Tenperaturak behera egin du eta haizea bortitza izan da azken astean. Daukadan arroparekin pozik nabil kalean, baina badakit gero eta zailagoa egingo zaidala udan beste ordu kalean ematea. Lanean hasteko momentu egokia.

Astean 5-7 lan-eskaera egiten ditut, baina ez dut erantzunik jasotzen gehienetan. Jasotzen dudanean ezezkoa da. Lau hilabetetan ez dut elkarrizketa bat bera ere lortu. Gaizki zer egiten ote nabilen galdetzen diot buruari.

The Man Upstairs diskoaLan ez egiteak abantailak ditu ere, ez pentsa! Egunero 15 bat kilometro ibil naiteke eta argazki batzuk egin ditut azken aldian; hilabetea bukatu baino lehen igotzen saiatuko naiz. Webguneak diseinatzeko ikastaro batean izena eman dut ere. Eta, duela astebete, Robyn Hitchcock entzutera joan nintzen, The Man Upstairs diskoa aurkeztu zuenean Shoreditcheko musika denda batean. Diskoko abesti guztiak jo zituzten berak eta diskoa grabatu zuten beste hiru musikariek. Urteak neramatzan horrelako zerbaiten zain.

Iruzkinik?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.