Viale Certosa, Duomo, Scala eta Stazione Centrale

DumoMezu asko jaso nituen esanez ni galtzea ezinezkzoa zela. Horra azalpena: Autobusak ez ninduen nik espero nuen geltokira eraman, nik “scusi, stazione centrale di Milano” galdetu arren. Gaur 7etan jaiki naiz, Duomoa ikusteko asmoz, baina -12C egiten zituen eta apur bat atzeratu dut. Gauean hotz izan naiz. Haize beroa botatzeko makina ez da gelditu –ezta zarata ere–; Nire ustez leihoak ez zeuden oso ondo isolatuta. Gosaria txokolatezko croissant bat izan da, zerealak eta anana zukua. Gelara itzuli naizenean gelako leihoa irekita zegoen. Horai bai, pertsianak elektrikoak dira.

Viale Certosa 106 zenbakitik zuzen-zuzen jarraitu dut kalea Duomora iritsi arte. Vittore Emanuele II galeria zeharkatu dut Scala plazara ailegatuz. A. Manzoni kalea jarraitu dut, Repubblica plaza gurutzatu eta Milano Centralera iritsi naiz. Ez zen hain zaila.

1h 30′ inguru tardatu dut ibilbidea egiten, eta gauza batez ohartu naiz: Milan autoentzat eginda dagoen hiria da. Espaloiak askotan desagertu egiten dira; oinezkoen semaforoak hiru kolorekoak dira; batzuek ez dute pertsonarik marraztuta eta zaila da konturatzea ez direla autoentzat. Oinezkoentzat berde egon arren, autoak pasa daitezke, teorian oinezkoen txnda errespetatuz. Autoen semaforoak errepidea pasata daude, Ameriketako Estatu Batuetan bezala. Autoak zein motorrak espaloietan aparkatzen dituzte. Kale pare batean bizikletentzat errail bat sortu dute, baina laburregiak dira.

BarrakakMilan izoztutako hiria da, denboran izoztutakoa. Eraikinak zaharrak dira eta ez dauden zainduta. Behekaldea beti ilunagoa da, trafikoaren erruz. Zarata ere izugarria da, Sempione parkean bakarrik desagertu da. Ez zegoen inor. Barrakak zeuden baina guztiak itxita. utzitako herri bat bezala.

Arkitekturari buruz, Oslo kutre bat iruditzen zait. Eguraldiak baldintzatutako arkitektura da, funtzionala, ia sobietarra. Kaleak oso zabalak dira. Moskuren antza hartzen diot bertan inoiz egon ez banaiz ere. Eraikuntza bakarrak erakarri du nire begirada: Viale Certosa 90. Ondoan 60. hamarkadako itxura zuen gasolindegi bat zegoen, pertsoanak behean baina pare bat pertsona barruan. Gaur jende gehiago dago kalean.

Jendea ez da Julik esan bezala janzten; nahiko janzkera arrunta da. Ez dut luxuzko dendarik ikusi, eta autoak ere ez dira apartekoak (Londresen ez bezala). Zapata eta bota interesgarri batzuk ikusi ditut, Panama Jack edo Timberlandekoak izan litezkeenak. Norvegiako etxe horretako txamarra batzuk ere ikusi ditut, tartean nirea bezalako 3-4. Baina nirea ez da beraiena bezain fita. Australiako bota horiek nahiko arrakasta dute.

Nola konturatu naiz guzti horretaz? Geltokian bazkaltzea erabaki dut, banku batean eserita. eta jendea aztertzeko parasa eduki dut, badakizue zein motela naizen jaten. Sarri emakume baten ahotsa entzuten zen bozgoragailuetatik, meteorologia zela-eta tren batzuk atzeratuko zirela esanez. Larunbatean elurra iragarri dutela gogoratu dut orduan. Beste batzuetan gizon baten hitz egiten zuen, beste zerbait errepikatzen zuen: “binario quindici”.

Iruzkinik?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.