Nobela ken diezaiotela

Michael Stiperen hitzak ekarriko ditut gogora gaurkoan. Ameriketako Estatu Batuetako abeslariak 2007ko abuztuan espainiar erresumara egindako bidaian zera esan zuen:
«ez dut Bushek hauteskundeak gal ditzan nahi; Etxe Zuritik bota dezatela nahi dut».

Seigarren eguna da Israel palestinarrak hiltzen ari dela. Hirurogeita hamar dagoeneko. Eta Obama, Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak dio Israelek «bere lurraldean» Hamasek jaurtitako misilei aurre egiteko eskubidea duela.

Obamari norbaitek gogoratu beharko lioke Nazio Batuen Erakundeak judutarrei emandako espazioa eskuratu eta urtebetera gehiago lortzeari ekin ziotela israeldarrek, nazioarteko erakundearen akordioei muzin eginez, indarrez palestinarrak –lurralde haietako bizilagun legitimoak– bi ghettotan zokoratuz.

2009an Obamak Bakearen Nobela eskuratu zuen nolabait. Nazien kolaboratzaile den honi Nobel saria ken diezaioten eskatzen dut, eskandinaviako sariak zuen prestigioa hutsaren hurrengoa izaten jarraituko duela jakin arren.

Iruzkinik?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.