National Geographicen artikuluak, entzungai

artikuluak entzungai

Martxoko aletik aurrera, National Geographic aldizkariko artikuluak erredaktatzeaz gain, idazleak euren ahotsa grabatzen ere hasi dira. Horrela, nahi duenak, beti bezala irakur dezake; besteren batek, entzun baino ez du egingo.

Noski, aukera hau plataforma digitaletarako baino ez da baliagarria, baina gogora ezazu, papereko harpidedun izateagatik, iPaderako bertsioa debalde —edo, hobe esanda, gehiago ordaindu gabe— deskargatu dezakezula.

Ziur nago batzuei gizartearen alferkeriaren maila erakusteko balioko diela. Baina alferrentzat gain, beste askori ere mesede egingo dio aukera berri honek, adibidez, ingelesa ikasi nahi duenari*. Ahoskera hobetzeko erraminta interesgarria izan daiteke. Baita ikusmen arazoak dituztenentzat ere. Gainera, autoreak berak irakurtzen duenez, irakurketa egokia izango da.

Orain arte bazeuden audioliburuak, baina hau da ezagutzen dudan lehen *audioaldizkaria*. Ez da audioliburu bat bezain erosoa: aldizkari birtuala ixten baduzu, berriz irekitzean hasieratik entzun beharko duzulako; ez dago irakurketaren puntu jakin batera salto egiterik.

Beharbada jende askorentzat lelokeria bat baino ez da izango. Niretzat, harpidetza digitalen garrantzia agerian uzten du. Egia da papereko alea erromantikoagoa dela, elektronikoa interaktiboa izan arren diseinu hutsak ordezkatzen ez dituela [arial!? baina ze ostia…!?], baina argi dago gero eta abantaila gehiago dituela pantaila bidezko harpidetzak (pdf huts bat ez denean).

Aipatu beharrik ez dago aldizkari digitalek fisikoek baino espazio txikiagoa kentzen dutela edozein apaletan, eta iragarkirik ez dagoela publikazio birtual honetan. Orduan, fetitxistak kezkatuta egon beharko lirateke? Hiltzen saiatzen badira ere, oraindik denbora luze geratzen zaio paperari. Paperezko euskarrian iragartzen diren enpresek kostuen %82,5a ordaintzen dutela jakiteak zalantza asko asgitzen ditu.

*zuk ere jatorrizko bertsioa jasotzen baduzu

Iruzkinik?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.