Maletak


Londresera iritsi nintzenean gauza batek harritu ninduen: zenbat maleta ikusten ziren. Kalean jende ugari dabil maletaren bat arrastaka toki batetik bestera eta denda askotan saltzen dituzte. Zergatik hainbeste maleta? Hamar hilabete eta gero, hona hemen aukera batzuk:

  • Hirira iritsi berri edo alde egiten ari zara
  • Ustez gela hobeagoren batera zoaz
  • Arropa garbitzera edo lehortzera daramazu garbitoki batera
  • Supermerkatuko poltsak mehegiak dira erosten dituzun produktu astunentzat
  • Dantza lehiaketa batean parte hartzen duzu eta aldatzeko jantziak daramatzazu

Horietako batzuk nire azalean bizi izan ditut. Beste batzuk, ez. Baina guztiak dira egia.


Iruzkinik?

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.