Londreseko lau urtaroak


London 2014

Gogoratzen al duzue 2014an Londresen egon nintzela? «Nola ez, eman zenigun brasarekin…!» Bada, orduan egindako argazkiak igo ditut azkenean webgunera. Bazen garaia!

Urtaroen arabera banatuta daude eta ia-ia 400 argazki dira. Ez dute zertan Erresuma Batuko hiriburuaren islada izan, niretzat esanahiren bat duten argazkiak baino ez dira. Webgunea berritzen ari nintzela aprobetxatuz, 2015eko udan Norvegian egin nituen argazkiak ere gehitu ditut.

Argazkien webgunea

Nongo argazkiak izango ote dira hurrengoak?


Iruzkinik?

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.