Lehen logela

IMG_20140213_191510Astebete daramat epostak eta smsak bidaltzen eta telefono deiak egiten igandea baino lehen gela bat lortzeko asmoz, egun horretan bukatzen baitzait orain nagoen gelaren alokairua. Epostek eta smsek ez dute erantzunik jasotzen; telefonoak ere ez batzuetan. Edo «dei deizadazu geroago». Bestetan «ez dakit gela libre dagoen, oraingo jabearekin hitz egin beharko zenuke» diote. Baina ez didate inoiz egungo jabearekin harremanetan jartzeko daturik ematen.

Asteartean, azkenean, pare batek erantzun zuten. Batak atzo arratsaldeko 6:30etan joan nintzan eskatu zidan, gela erakutsiko zidala. Besteak –ileapaindegi baten izenean erregistratuta dagoen telefono zenbakia bat– helbidea sms batean bidaliko zidala. Baina ez zidan bidali. Akabo, honek bere aukera galdu du.

Beraz, ingeles azterketa egin eta gero, etxera joan nintzen, arropaz aldatu eta telefonoa kargatzen jarri. Eta ikustera nindoan gela norbaitek hartu zuela zioen mezu bat iritsi zitzaidan! Arraioa! Tira, iragarki gehiago ikusi, mezu gehiago bidali… eta sms bat jaso nuen helbide batekin:

– Gaur?

– Bai. 20:30etan ahal duzu?

– Bai.

– Ordurarte.

Eta iragarki gehiago ikusten eta mezu gehiago bidaltzen jarraitu nuen. Noizbehinka ileapaindegitik deitzen zidaten. Baina ez nuen hartzen. Tipo horrek bere aukera galdu zuen. Eta gela ikustera abiatu nintzen.

IMG_20140213_193556Citya pasa eta auzo itsusi batera iritsi nintzen (Whitechapel – Stepney ingurua); etxea, baina, ez zegoen gaizki. Bi solairuko etxe txiki bat zen eta parke bat zeukan parean. Ez zegoen trafikorik inguruan eta metro geltoki bat zeukan ez oso urrun, baita autobus geltokiren bat ere. Atea ireki eta han ikusten ditut gizona eta emakumea sukalde zahar batean eserita. Eta gizonezkoak dei egin eta telefonoa hartu ez diodala dio. «Hau al da zure zenbakia?» eta nik baietz erantzun diot. Orduan dei egiten dit, eta denbora luze ezer gertatu barik igaro ondoren, azkenean telefonoko pantaila piztu eta hara non deskubritzen dudan etxe hori ileapaintzailearena dela!

Eskaileretan gora eraman ninduen. Korridoreko argi goibelak kandela batek baino gutxiago argitzen zuen. Gela txikia zen, hankaz gora zegoen, baina ohe nahiko handi bat zeukan, eta armairu bat. Behar nuenerako nahikoa. Guztia moketaz estalia, baina ez diezadazue galdetu zein kolorekoa, hain argi gutxirekin nik guztia zuri beltzean ikusten nuelako. Argi arraro hark guztia gris bilakatzen zuen.

Bainontzi eta konketa alde batean, eta komuna bestean. Zein baino zein zahar eta nazkagarriago. Eta argitzen zituen hori koloreko argiak ez zuen batere laguntzen. Goiko solairuan beste bi ate zeuden: bata beraien gelarena, giltzaz itxita, eta batek daki besteak zer izkutatuko zuen. Eskailerak jaitsi eta betiko lelokeriak: zein da prezioa, zer dago barne eta zer ez, transferentzia edo cash, noiztik egongo den libre eta zenbatekoa den gutxieneko alokairuaren denbora.

– Abisatu.

– Bai, bai. Agur. [los cojones te voy a avisar – nire barnerako]

Etxe eta logela guztiak izango al dira hain etsigarriak? Benetan deprimentea izan zen bisita, ez dut inoiz argi tristeagorik ikusi. Zoratzeko modukoa.

IMG_20140213_214511Metroa hartu eta ordubete baino gutxiago tardatu nuen etxera iristen. Baina argiak itzalita zeuden. Orduan Moyra ez al zegoen etxean? Atea ez zegoen guztiz itxita, ordea. Gaueko 10ak ziren, ohean egongo zen? Sartu eta ohe gainean ohar hau ikusi nuen [eskutitz baten atzeko aldean]. Mezu bat bidal ziezadaken mugikorrera, ez? Nik dei egin eta berak hartu ez. Lausengatzeko erosi zizkidan donuts marokoar bat eta esne beroa hartu eta lotara joan nintzen. Ez da esan behar pisukide frantsesa ere ez zegoela. Elkarrekin ari ziren afaltzen.

Gaur beste logela bat ikustera noa.

1 thought on “Lehen logela

Iruzkinik?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.