Katalunia Europar Batasunetik kanpo, hobe

Denbora luze eman du Kataluniak Espainiar Erreinuaren menpe, bertan erabakitzen zena onartzen; zergatik nahi izango luke orain Europar Batasunarenak onartzea?

Urte asko ez dira Mundua sistema bipolar bat zela, bi alde baino ez zeuden: Ameriketako Estatu Batuen aldea eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunarena. 60. hamarkadan deskolonizazio prozesua hasi zenean (lehenengo Ekialde Hurbila, gero Asia eta, azkenik, Afrika), jaio berriak ziren Estatuek argi zuten lortutako independentzia berriro galdu nahi ez zutela. Ez ziren ez potentzia baten ezta bestearen alde kokatuko, mendekotasunera itzultzea izango litzatekeelako; autonomiaren galera. Horrela sortu zen Lerrokatu Gabeko Estatuen elkartea.

Katalanak europazaleak direla dirudi, eta Espainiar Erreinutik banatzeak Europar Batasunetik kanpo utziko balitu independentziaren aurka egongo liratekela diote. Hortaz, subiranotasuna ez da jokoan dagoena. Bi aukeren arteko erabakia baino ez da: Espainiaren edo Europar Batasunaren esklabu izatea. Begiak irekiko zaizkie katalanei Erresuma Batuak EBetik alde egiten duenean?

Iruzkinik?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.