Dieselaren partikula beltzak airean

Pare bat aste dira Gasteizko autobus publikoen enpresak, Tuvisak, autobus berriak erosiko zituela iragarri zuenetik. Hamar lirateke eta autobusok berdeak izango lirateke, baina kanpotik bakarrik. Berdez margotzea trikimailu bat baino ez da diesel erregaia kontsumituko dutela ahaz dezagun, oraingoek bezala.

Dieselak gasolinak baino gutxiago kutsatu arren, diesel ibilgaiuei darien kea kaltegarriagoa da eta ez dirudi ideia hori eta Europako hiriburu berde izatea bateragarria denik. Amiantoa bezain arriskutsua omen da osasunarentzat OME Osasunaren Mundu Erakundeak 2012an argitaratu zuenaren arabera.

Orokorrean gizarte osoari kalte egiten badio ere, txirrindularieintzat da okerren, hauek errepidetik ibiltzera behartuta daudelako zenbait kaletan eta zuzenean arnasten dutelako kea, inolako kristal edo filtroen babesik gabe, semaforoetan zain daudenean bareziki.

Tim Johns BBCko kazetariak bost egunetan airean dieselak eragindako kutsadura kopurua aztertu nahi izan du eta hauek dira lortutako balioak:

dieselak eragindako partikula beltzen kopurua airean

Eremu garbiena bulegoko atmosfera filtratu eta artifiziala litzateke. Zikinena, ordea, Londreseko metroarena. Metroa erabat elektrikoa izan arren, Johnsek erabilitako neurgailuak partikula beltzak neurtzen ditu: kanpoaldean dieselak sortzen ditu gehienbat, baina lur azpian trenbideen burdin oxidoaren hautsa da erantzule nagusiena.

Grafikoa ikusita, autobusen kutsadura garrantzirik gabekoa dela dirudi, baina gehien kutsatzen ez duen medioa ez izateak ez du esan nahi kezkatu beharko ez ginatekenik.

Dieselaren errekuntzak sortutako kea kartzinogenoa da eta biriketako minbizia zein maskurian tumoreak eragin ditzake.

Oraindik ez dago ikerketarik jakiteko zenbat den gehiegi, baina argi dago zenbat eta gehiago arnastu, orduan eta okerrago izango dela. Gomendioa dieselaren kea ahalik eta gehien ekiditea da. Horregatik Gasteizko udalaren erabakia okerra eta guztiontzat kaltegarria dela deritzot.

BBCn argitaratutako albiste osoa hemen irakur dezakezue.

Iruzkinik?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.