Kategoria: Amsterdam

  • Erraldoia

    Jan Bicker (1595-1653) merkatari, armadore, ontzigile, eta burgumaisuak –edo orduko alkateak– 1610 eta 1615 artean Amsterdameko portua handitzeko lanetan sortutako hiru irletako bat erosi zuen 1631. urtean: Bickerseiland. Bertan eraikiarazi zuen etxebizitza, dorre altu batekin, bere itsasontziak Amsterdamera iristen ikusi nahi zituelako. Izan ere Jan, Gerrit aita bezala, ontzi konpainia baten jabe zen eta Levante […]

  • Amsterdam, uztailak 23

    Igandea. Astearen amaiera izateaz gain gure bidaiaren amaiera ere bada. Gauza ugari bagenituen ere ikusteke, ez da guztientzat denbora nahikorik egon. Normalean baino apur bat beranduago jaiki gara eta goizeko orduak paseoan eman ditugu, bakoitza bere kasa. Nik Paradiso antzokia bisitatzeko aprobetxatu dut. Hotelera berriro, gela utzi eta bazkaltzeko. Arratsaldean, beste paseo bat eman dugu, […]

  • Amsterdam, uztailak 22

    Atzoko Josebaren begiko ebakuntzaren ondoren, gaur medikuak deitu du eta kontsultara joan zedin eskatu dio, ea nola zegoen ikusteko. Josebak itzalak baino ez ditu ikusten begi horrekin. Gasaren eraginez da hori. Begia gorri dauka eta malkoren bat erortzen zaio noizean behin. Juantxu eta biak kontsultara zihoazen bitartean, gainontzekoak Zaanse Schans herri turistikora joan gara. Kakaoa […]

  • Amsterdam, uztailak 21

    Joseba, Gara, Juantxu, eta Yolanda hotelean utzita, gainontzekoak autobus geltokira joan gara. Gidari bati galdetu eta berak esan bezala beheko pisura jaitsi gara autobus-txartelak erostera. Baina txartel horiek ez ziren baliagarriak guk egin nahi genuenerako, eta txartel egokiak erosi ondoren, erreklamatu eta hasieran erositako txartelen dirua berreskuratu dugu. Hogeita hamar euro berreskuratu ditugun arren, ordu […]

  • Amsterdam, uztailak 20

    Atzo aurreratu bezala, medikuak Josebarentzat erietxean txanda hartutakoan deitu digu. Arratsaldeko hiruretan ospitalean egoteko esan digunez, goizean Amsterdameko kale jendetsuenetako batzuetan barrena ibili gara. Euria izan dugu lagun ia egun osoan, eta ez da giro egokiena izan, baina horrek ere lagundu du jende kopurua txikitzen. Atzo baino lasaiago ibiltzeko aukera izan daugu. Hiru taldetan banatu […]